XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

150- Obal karratu itxurako maskor mardula, ertzea irregular samarra. Hiatellidae Familia.

- Maskor hauskorra eta fina, oso luzanga, muturren mozketengatik laukizkoa, abantxu ikusten ez diren mokoak. Solenidae Familia 151- Maskor subinekibalboa. Haziera zimurdura desberdinetako azala.

Bi muturretatik idekia.

Ertz bentrala ahurra generalean.

- Maskor inekibalboa, eskuineko kuskua ezkerrekoa baino haundiagoa eta abonbatuagoa da.

Haziera-zimurdurak dituen azala, baita bi marra irten ere, batzutan arantzadunak eta mokoetatik atzeko muturrera doazenak.

Ertz dortsala eta bentrala paraleloak.

152- Maskor luzanga, aurreko muturra borobila, atzekoa, berriz, zertxobait moztua.

Haziera-ildaska finak dituen azala.

Kolore zuri arrosantza ala azeitunatua.

- Maskorra oso luzanga, muturrak moztuak eta kuskuak errektangularrak.

153- Maskorraren kanpokaldean ildo bertikale bat erakutsiz, aurrez-aurreko ertzearen atzean, aurreko aduktorearen marka ez da lotailua bezain luzea.

Ez dago alboko hortzik.

Kolore hori iluna.

- Ildorik gabekoa, aduktorearen marka lotailua bezain luzea edo luzeagoa da.

Baditu alboko hortzak.

154- Maskorraren aurrekaldea borobildua, ertze dortsala eta bentrala neurri berdinean okertuak.

Nabari ez diren marra bertikale eta horizontalez eraturiko eskultura.

Kolore zuri kremotsua, bi taldetan banaturiko marra marroi gorriskekin, eta aurreko dortsalaren izkinatik atzeko bentralera doan diagonal batez zatikatuak.

Talde dortsalaren marrak bertikalak dira eta bentralekoak, berriz, horizontalak

- Aurreko aldea moztua, ertze dortsala eta bentrala zuzenak edo arinki okertuak.